Bilbobusek wap teknologia jarri du bezeroen eskura, denbora errealean, mugikorraren bitartez, edozein autobus zehatz-mehatz non dagoen eta geltokira noiz helduko den jakiteko (www.bilbus.info).
Kontsulta egiteko, geltoki bakoitzaren kodea idatzi behar da; kode hori geltoki guztietako markesinetan dago. Behin kodea idatzita, datuak deskargatu egiten dira, eta jakin dezakegu zenbat denbora falta den geltoki horretatik pasatzen diren lineetako hurrengo autobusa heltzeko.